Gurutze Gorriagaz batera jostailuak batuko ditu Lointekek
Bizkaiko Gurutze Gorriak Euren eskubideak jokoan kanpaina abiatu zuen herenegun, euren egoera ekonomikoa dela-eta Gabonetan seme-alabentzat jostailurik erosi ezin duten familiak laguntzeko. Hala, jakitera eman dutenez, «sexistak eta gerrakoak» ez dir...
Gernika-Lumoko Gurutze Gorriaren egoitzan (Aldape kalea, 6) eta Obaba liburuak, Berezi eta Bizi Poza dendetan bilduko dituzte jolasak, bai eta Maxi Eroskin ere, bihar eta etzi. Era berean, www.cruzrojabizkaia.org webgunean kontsultatu daitezke Bizkai osoko bilketa lekuak eta egunak.
Erakundeko boluntarioek saltokietako bezeroek egindako ekarpenak jaso, jostailuak aukeratu eta adinaren arabera sailkatuko dituzte.
Jostailuak ematen dituztenek zapatu honetan Malosten jokatuko den Dia Ligaren partidurako sarrerak eskuratuko dituzte. Lointek Gernika Bizkaiak Al-Qazeres Extremaduraren kontra jokatuko du (18:30). Pertsona bakoitzari sarrera bana emango diote.
Jolastea umeen oinarrizko eskubidea dela aitortzea eta jolasteak txikienengan eragiten dituen onurak ezagutaraztea dira kanpainaren helburu nagusiak.
Jakitera eman dutenez, ekimen horregaz Bizkaiko 2.286 adingabek 6.329 jostailu jaso zituzten iaz.
Aurten, jostailuak batzeaz gain, dirua emateko aukera zabaldu dute. Horretarako interesa duten herritarrek 900 22 44 90 telefonora deitu dezakete, eta juguete hitzagaz mezu bat bidali 38088 zenbakira (3 euroko kostua dauka mezu bakoitzak).