Urtero bezala, bertsozalez bete zuen Markina-Xemeingo frontoi nagusia Amaiur elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiak. Sebastian Lizasok hasierako agurrean esan legez, txapelketetatik kanpo urteko plaza jendetsuena izaten da Kontzezio egunek...
Urtero bezala, bertsozalez bete zuen Markina-Xemeingo frontoi nagusia Amaiur elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiak. Sebastian Lizasok hasierako agurrean esan legez, txapelketetatik kanpo urteko plaza jendetsuena izaten da Kontzezio egunekoa, eta hala izan da aurten ere. Frontoiko harmaila guztiak eta kantxako jarlekuak gogoz bete zituzten zaleek. 900 lagunetik gora kontatu zituzten antolatzaileek. Behetik gora egin zuen saioak, ondo hasi eta hobeto amaitu zen, eta txalo zaparrada luzeagaz eskertu zuen publikoak Xebastian Lizaso, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Unai Iturriagak egindako ahalegina.