Busturian egongo dira zapatuan, Irrien Lagunak
BUSTURIA // Busturiko ume eta gazteek Irrien Lagunaken saio bategaz gozatu ahalko dute zapatuan. 19:00etatik aurrera, Martinbertsok eta Tiritatxok Irrikula, makula, kriskitin dzart! ikuskizuna eskainiko dute Altamira auzoko Kultur Etxean. Ikuskizun par...
BUSTURIA // Busturiko ume eta gazteek Irrien Lagunaken saio bategaz gozatu ahalko dute zapatuan. 19:00etatik aurrera, Martinbertsok eta Tiritatxok Irrikula, makula, kriskitin dzart! ikuskizuna eskainiko dute Altamira auzoko Kultur Etxean. Ikuskizun parte hartzailea izango da, eta dantzak eta musikak bere lekua izango dute. 3 euroko sarrera ordaindu beharko da, eta aurretiaz ere eros daitezke Kultur Etxean bertan.