11.000 euskaldunek eskatu dute Parisen, presoen auzia konpontzeko
Frantziako estatuari presoei ezarritako salbuespeneko neurriak kentzeko eta bakerantz urratsak emateko eskatu diote. Jende asko joan da Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik ere11.000 izan ziren Bakearen Artisauen deiari erantzunez zapatuan Parisko (...
Frantziako estatuari presoei ezarritako salbuespeneko neurriak kentzeko eta bakerantz urratsak emateko eskatu diote. Jende asko joan da Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdetik ere
11.000 izan ziren Bakearen Artisauen deiari erantzunez zapatuan Parisko (Frantzia) kaleak bete zituzten euskaldunak.ETAk armak utzita dituela eta, orain presoen auziari konponbidea aurkitzeko garaia dela esan zuten Bake Artisauek, eta horretara joan zen jende andana Euskal Herritik Parisera: konponbidea aurkitzeko Frantziako eta Espainiako estatuei presoen gaian urratsak eman ditzala eta salbuespeneko egoerak kendu ditzala eskatzera, Bakea Euskal Herrian: orain presoak lelopean.
Bakearen Artisauez gain, Euskal Herriko alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkaririk ere egon zen Parisko kaleetan: EH Bilduko eurodiputatu Josu Juaristi, ELA sindikatuko Adolfo Txiki Muñoz edo LABeko Garbiñe Aranburu, esaterako. Hainbat herritako alkateak ere bertaratu ziren. EAJk ez zuen hegoaldeko ordezkaririk bidali Parise- ra, eta manifestazioarekin bat egiteko, Olivier Baratxart bidali zuen. Baina aipagarriena politikari frantziarren ordezkaritza zabala izan zen. Alderdi eta pentsamolde desberdinetako ordezkariek egin zuten bat manifestazioarekin. Ordezkari publikoen atzean presoen senideak joan ziren, Etxean nahi ditugu leloa zeukan pankartaren atzean.
Vauban enparantzan amaituzen manifestazioa. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak hartu zuen hitza bukaeran. Bake prozesuak emandakoaren laburpena egin zuen. Aieteko adierazpena onartu zuten egunagaz hasi zuen errepasoa. ETA armagabetu zenetik zortzi hilabete igaro direnean, euskal presoen gaia lehenbailehen konpontzea jarri zuen lehentasuntzat. Gaur egun bai Espainian eta baita Frantzian ere euskal presoek jasaten dituzten salpuespeneko egoerak onartezinak direla esan zuen. Euskal Herrian martxan dagoen bake prozesuak Frantziako gobernuaren laguntzarik gabe aurrera egitea oso zaila dela aitortu zuen, eta gaineratu zuen, Euskal Elkargoko indar politiko guztiek babestu egiten dituztela zapatuan Parisen egindako eskaerak.
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bizikidetza idazkariak atzo esan zuen, «manifestazioekin soilik» ez dela Frantziaren espetxe politika aldatuko; gaineratu zuen ETA desegitea «lehenbailehen eta modu argian» egin beharreko urratsa dela.
Herritarrak itxaropentsu
Mixel Berhokoirigoin bakegileak amaitu zuen Parisko ekitaldia: «Bakearen eraikitzea gatazkaren ondorioen tratatzea da», esan zuen, eta gaineratu zuen, egiazko bakea guztiak irabazle diren bakea dela.
Parisera joandako herritarrak ere pozik eta itxaropentsu itzuli dira. Euskal Herritik Pariseraino joaten egindako 900 kilometroak eta itzultzeko egindako beste horrenbestek mereziko dutelakoan daude. Itxaropentsu daude aurrerantzean eman daitezkeen urratsekin.