63-56 irabazi zion
Nafarroako Selekzioari atzo Laudioko Granja kiroldegian. Arabako selekzioa izan da txapelketako irabazlea, nesketan, eta mutiletan, berriz, nafarrak nagusitu dira. Gizonezkoetan Gipuzkoa sailkatu da hirugarren eta Araba laugarren.
Junior txapelketa honen
finalak eta hirugarren eta laugarren sailkatuak erabakitzeko partiduak atzo jokatu zituzten. Emakumezkoen finalean Arabako selekzioak 86-67 irabazi zion Gipuzkoakoari. Gizonezkoen finalean alde estuagoa egon zen Nafarroako eta Bizkaiko Selekzioen artean; 75-71ko emaitzari esker lortu zuten nafarrek txapeldun izatea.
Gernika KESBeko sei jokalariak hirugarren sailkatuaren kopagaz.
Argazkia: Iñaki Zenigaonaindia.
Zapatuan lehiatu zituzten
finalerdiak. Mutiletan zein nesketan,
bizkaitarrak arabarren kontra aritu ziren zapatu goizean, eta arratsaldean gipuzkoarren eta nafarren arteko lehiak egon ziren.
Gernika KESBeko sei neskak jokatu dute Bizkaiko selekzioagaz, eta
57-50 galdu zuten finalaurrekoa. Mutiletan, ostera, 66-71 nagusitu ziren bizkaitarrak. Beste finalerdiei dagokionez, nesketan 57-40 irabazi zion Gipuzkoako selekzioak Nafarrokoari, eta mutiletan, 68-69 emaitza estuagaz lortu zuen garaipena nafar selekzioak.
Gernika KESBeko Marta Alberdi kopagaz. Argazkia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa.
Atzoko nesken Bizkaiko eta Nafarroako Selekzioen arteko partiduari dagokionez, bizkaitarrek azken laurden bikaina burutu zuten, eta aurkariak ezerezean utzi zituzten.
Zona-defentsa eta erasoan ideiak argi edukitzeak izan ziren giltzarriak.
Hala ere, hasierako baloi jabetzetan jarrera lehiakorra falta izan zitzaien bizkaitarrei. Baina, gero bikain jokatu zuten David Saizen jokalariek; jaurtiketak ondo aukeratuz eta defentsan aurkaria zuzen presionatuz, baloiak berreskuratzea eta aurkariengan hutsegiteak eragitea lortu zuten. Gainera, entrenatzaileak egindako txandakatzeek erritmoa mantendu, eta fruitua eman zuten.
Gernika KESBeko Nerea Zenigaonaindia atzoko partiduan.
Argazkia: Bizkaiko Saskibaloi Federazioa.
Partiduaren 10. minutuan 15-15ko berdinketagaz zeuden (2-8ko partziala lortu zuten nafarrek berdinketa eskuratzeko). Bizkaiko selekzioko entrenatzaileak bazekien defentsa maila mantentzea ezinbestekoa zela, eta horretarako hainbat aldaketa egin zituen. 13. minutuan 25-17ko markagailuagaz zeudela estrategia aldatzea erabaki zuen nafar selezkioaren entrenatzaileak. Horrek eragin zuzena eduki zuen bizkaitarren jokoan, eta
nafarrek markagailua iraultzea lortu zuten: 25-28. Eta errentari eutsiz heldu ziren atsedenaldira.
28-33ko emaitzagaz ekin zioten hirugarren laurdenari, eta Bizkaiko selekzioko jokalariek itxura hobea erakutsi zuten kantxan. Hain zuzen, zortzi puntu jarraian eskuratu zituzten. Baina, nafarrak suspertu zirenean, bizkaitarrek hainbat hutsegite egin zituzten. Hala, baloiak galtzearen eta akatsen eraginez, partidua amaitzeko ordu laurden eskasaren faltan 36-42ko markagailuagaz zeuden. Hurrengo minutuetan
Gernika KESBeko Amaia Iruskietaren, Garazi Aberasturiren eta Marta Alberdiren lana giltzarria izan zen.
30. minutuan 46-51ko markagailuagaz zeuden. Azken txanpan defentsa lan sendoa egitea eta erasoan jokaldiak ondo aztertzea erabakiorrak izan ziren. 7-0ko partzialagaz markagailua irauli zuen Bizkaiko selekzioak (53-51), eta Alberdiren hirukoagaz errenta handitu zuten: 58-52. Hala, azken minutuetan bizkaitarrak nafarrak baino hobeto aritu ziren.