Bosgarren urtez jarraian, b
ertoko produktuen Gabonetako azoka hartuko du Bermeoko udal merkatu plazak zapatuan. Hala, bertaratutakoek baserri eta itsasoko bertoko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera edukiko dute.
Gaur goizean aurkeztu dute zapatuko azoka berezia, merkatuan bertan
Gabonetako azoka bereziagaz, alde batetik, Bermeoko azoka sustatu gura dute, eta adin guztietako pertsonak erakarri gura dituzte. Beste alde batetik, sasoiko produktuak kontsumitzearen garrantzia nabarmendu gura dutela diote.
09:00etatik 15:00etara,
30 saltoki inguru aurkitu ahalko dira merkatu barruan zein kanpoan. Izan ere, azoka berezietan egunero merkatuan egoten ez diren beste ekoizle batzuek ere parte hartzen dute.
Horietan guztietan, hala ere, «lehen mailako» produktuak eskuratu ahalko dituzte herritarrek: arrain freskoa, arrain kontserbak, barazkiak, frutak, haragia, gazta, arrautzak, txakolina, gozoak, loreak, patea… era berean, taloa eta txorizoa eskainiko duen salmahai bat ere egongo dela azaldu dute.
Olentzeroren bisita. Umeak ere udal azokara erakarri gura dituzte; horregatik, tailerrak antolatu dituzte,
12:00etatik 14:30era. Aurten, forma ezberdinetako
Gabonetako gaileta ekologikoak egiteko aukera edukiko dute,
Ortutik Ahora elkartearen laguntzagaz. Eta, zelan ez,
Olentzerok ez du hutsik egingo, eta
azoka bisitatuko du. Hortaz, umeen eskutitzak jasoko ditu ikazkinak.
11:00etatik 12:30eara, bestalde, Musika Eskolako haize taldeak, koroak eta Erroxape Emakumeen Elkarteko abesbatzak bere abestiekin «giro oso poli