Aurretik lau jardunaldi irabazi barik zegoen Gernika Rugby Taldea, eta
19-17 nagusitu zitzaion AMPO Ordiziari zapatuan. 11. jardunaldi honetan eskuratutako lau puntuekin Heineken Ligaren sailkapenaren zortzigarren postuari eusten dio talde gernikarrak, 23 puntugaz. Postu bat aurretik dauka Ordiziako taldea, 28 puntugaz.
Hala, gipuzkoarren kontrako derbiaren ostean, beste derbi bat lehiatuko dute asteburu honetan, eta honakoa ere Urbietan izango da. Gernika RTk G
etxo Artea R.Tren kontra lehiatuko du
zapatuan 12. jardunaldia (16:00).
Gernikarren eta ordiziarren arteko norgehiagokari dagokionez, hasierako minutuetan talde ordiziarrak hartu zuen partiduaren kontrola. Haren joko zuzenak estualdi bat baino gehiago eragin zien basurdeei. Hainbat
arrisku jokaldi sortu zituzten, baina etxeko taldeak defentsa lan onarekin erantzun zien. Apurka-apurka basurdeak erasoko jokaldiak sortzen hasi ziren. Horrela, nahiz eta aurkariak indartsu hasi, etxekoek izan zuten markagailua estreinatzeko lehen aukera garbia. Gaztigu-ostikoa gutxigatik desbideratu zitzaion
Iker Olaetari. Lehen aukeran huts egin arren, bigarrena ondo aprobetxatu zuen Olaetak, eta beste gaztigu-ostiko batean 3-0eko markagailuagaz jartzea lortu zuen.
Ordiziak berehala erantzun zuen, eta etxekoek markagailua estreinatu eta hiru minutura berdinketa lortu zuen. Hurrengo minutuetan bi taldeek hainbat arrisku jokaldi sortu zituzten, eta
talde ordiziarrak erasoko jokaldi bat ondo aprobetxatu zuen
entsegua egiteko.
Argazkia: Anuar Gomez.
3-8ko markagailuagaz, lehen zatia amaitu aurretik aldea murrizteko zereginean aritu zen etxeko taldea, eta Olaetak beste kolpe batekin beste hiru puntu eskuratu zituen 33 minutuan (6-8).
Lehen zatiaren amaieran eta bigarren zatiaren hasieran Ordiziak izan zuen nagusitasuna, eta bigarren zatiaren hasieran, bi zigor kolpegaz beste sei puntu lortu zituen. Bigarren gaztigu-ostikoa erasoko jokaldi luze batean lortu zuten, eta jokaldi horretan
Eder Martinez basurdea
kanporatu zuen epaileak. Galtzen joan arren, partiduari buelta ematea lortu zuten basurdeek, eta partiduaren kontrola bereganatu zuten. Hala, zigor kolpe batekin 9-14ko markagailuagaz jarri ziren.
Hurrengo minutuetan bi taldeak hainbat gaztigu ostikogaz puntuak pilatzen joan ziren. 12-17ko markagailuagaz heldu ziren partiduaren
azken txanpara, eta orduan heldu zen
etxekoen entsegua. Santi Viañaren paseagaz Joaquin Palisak lortu zuen entsegua, eta Olaetak transformatu zuen. Partiduaren azken zatia emozioz beterikoa izan zen; basurdeak hainbeste kostatutako garaipena bermatu guran egon ziren. Ordiziak gaztigu-ostiko bat izan zuten, baina etxekoen zorionerako, desbideratu egin zitzaien.