Bigarren eskuko merkatua jarri dute domekan, Mundakan. Erabiltzen ez diren gauzak saltzeko, trukatzeko edo oparitzeko aukera izan zen herriko plazan goizetik arratsaldera bitartean. Euria egin zuen, eta udaletxeko aterpean babesa hartuta, «giro onean» egon ziren. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaileak «umoretsu» egon ziren azoka bukatu bitarte.