'Eszterren ondarea' liburua landuko dute irakurleen txokoan
Abenduko irakurleen txokoa ere iritsi da. Jakinarazi dutenez, Sandor Marai idazlearen Eszterren ondarea liburua landuko dute hilabete honetan.Irakurleen txokoan parte hartzen duen taldea hileroko hirugarren eguenetan batu ohi da; oraingoan, baina, egun...
Irakurleen txokoan parte hartzen duen taldea hileroko hirugarren eguenetan batu ohi da; oraingoan, baina, eguna aldatu egin dute. Azaldu dutenez, datorren martitzenean batuko dira, hori bai, leku eta ordu berean egingo dute, 18:30ean hasi eta 20:00etara bitartean, hain zuzen ere, udal liburutegiko 3. solairuan.
Liburutegian eskatu
Martitzeneko irakurleen txokoan parte hartu gura dutenek udal liburutegian bertan eskatu ahal izango dute irakurri beharreko liburua, eta hitzordura irakurrita eroan beharko dute. Modu horretan, aurten dinamizatzaile lanak egiten ari den Arrate Egaña idazleagaz batera liburua lantzeko aukera edukiko dute.
Ikasturte bakoitzean zortzi liburu irakurri eta haiei buruz berba egiten dute, datorren martitzenekoa ikasturteko hirugarrena izango da.
Irakurleen txokoagaz euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu eta euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman gura dituzte. Era berean, parte hartzaile guztiak gustura egotea lortu gura dutela azaldu dute.