Murueta, Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketatik kanpo
Domeka goizean Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatutako jardunaldian erabaki ziren Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira Txapelketaren aurtengo finalistak. Hain zuzen, Berriozarko lehen jardunaldiko eta domekaka emaitzak batuta argitu da zein taldek lor...
Sokarri talde bizkaitarra, Beti-Gazte, Berriozar B eta Kaskallueta nafarrak eta Baigorri eta Ñapurrak nafarrak ariko dira zein baino zein gehiago gizonezkoen 300 kiloko finalean. Emakumezkoen 260 kiloko finalera sailkatu dira, berriz, Arabako Badaiotz taldea, Gipuzkoako Ibarra A eta Ibarra B eta Nafarroako Beti-Gazte, Txantrea A eta Berriozar.
Laugarren
Domekako jardunaldiari dagokionez, gizonezkoen B multzoan Ñapurrak nagusitu zen, eta Kaskallueta eta Berriozar B sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Murueta laugarren geratu zen, 4 puntugaz. A multzoko onena Beti-Gazte izan zen, Baigorrigaz puntuetan berdinduta (6,5).
Emakumezkoen A multzoan 6,5 puntu eskuratu zituzten Beti-Gazte eta Baigorri taldeek, eta Sokarrirentzat izan zen hirugarren postua. B multzoan Txantrea Ak lortu zituen puntu gehien, eta haren atzetik Ibarra B sailkatu zen.