Gernika-Lumoko Sarek ekoitzi duen Aterabidetik dispertsiometraia aurkeztu due gaur Durangoko Liburu eta Disko Azokan. Irudienean egin dute aurkezpene,a eta otsailera bitartean egingo duten tourraren lehen etapa izan da. Ikusentzunezkoaren gidoigile Josu Goikoetxeak egin du aurkezpena. Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo bileran amateur saileko gidoirik onenaren saria hartu zuen Sarek, eta Goikoetxeari eman diote gaur.
Durangon ez ezik, Busturialdean ere proiektatuko du bere azken lana Sarek. Abenduaren 15ean, adibidez, Arratzuko Loiola auzoko udal aretoan aurkeztuko dute, 19:30ean hasita;?abenduaren 21ean Bermeoko Talako Kantinan 20:00etan;?abenduaren 23n Busturiko gaztetxean, 19:00etan eta abenduaren 29an Ajangizko kultur etxean 19:00etan hasita.
Dispertsioaren pelikula amaitzeko aldarrikapena egiten duen filmak ibilbidea luzatu gura du gainera, eta Euskal herriko mugak gainditzeko ahalegina egingo du Sarek. Hala, Katalunian ere biratxu bat antolatu nahaian dabiltzala azaldu dute.