Gernika-Lumoko Bidegorridxe ekimenaren bultzatzaileek salatu dute udalak
Mestikabaso kalean hasitako lanak ez datozela bat bizikleta-sarearen planifikazio orokor bategaz, eta, horregatik, behar horien gelditzea eskatu dute. Gainera, kale horretako lanek
«puntu arriskutsu ugari» sorrraraziko dituela ere kritikatu dute. Bestalde,
Iparragirre kalean «premiaz esku hartzea» eskatu dio udalari, «arrisku handiko gunea» dela uste baitu.
Azaroan hasi zituen lanak udalak Mestikabason. Argazkia: Gernika-Lumoko Udala.
Azaroan hasi zituen udalak Mestikabaso kalea «hobetzeko» lanak, «oinezkoak erosoago ibiltzeko» aukera emanez. Espaloia handitzea da bere asmoa, Mestikabaso 11 zenbakitik 45 zenbakiraino doan bidean.
Zabaleran, tamaina bikoiztuko diote, eta bizikletak bertatik igarotzeko bidea egingo dutelaesan zuten. Lanak urte bukaerarako amaitzea aurreikusten du udalak, eta horien kostua 175.000 eurokoa da.
Egiteko horiez, baina, ez diela galdegin bizikletaren erabilera egokia sustatzeko proposamenak eta konponbideak lantzen ari diren eragilei kritikatu dute Bidegorridxe ekimenaren bultzatzaileek. Lan horiek ez direla
bizikleta-sarea zabaltzelo dagoen plan orokorrean oinarritzen diote, eta aipatu plana
herriko eragile desberdinen lankidetzan landu beharko litzatekela deritze. izan ere, planak bizikleta erabilera eskatzen duten herriko herriko eraikin, ekipamendu eta gune ugari hartu behar ditu aintzat; hala nola, ikastetxeak.
Halaber, lan horietan xahutuko duten diru hori Eusko Jaurlaritzak bidegorriaren hobekuntzarako eman zuela gogora ekarri dute.
Horregatik guztiagatik,
mahai tekniko bat sortu eta gai horri buruz «gamoraz aritzea» eskatu dute, «serio berba egin eta oinarriak ezartzeko, Gernika-Lumon, behingoz, mugikrotasun jasangarria bultza dadin».
Berba egitea «ukatuta». Azaroaren 30ean, esaterako, udalean egindako osoko bilkurara bertaratu zen, gaiari buruz daukan iritzia ematekotan. Hala ere,
herriko alkate Jose Maria Gorroñok «hitza ukatu» ziotela salatu dute, «nahiz eta eskaria idatziz egina zegoen eta udaletxeko erroldan erregistratuta».
Herritarrek, orduan, aretoa utzi eta alde egin zuten, eta
jarrera bera izan zuten
EH Bilduko kideek, ez baitaude prest «herritarrenganako horrelako errespetu faltarik onartzeko».
Gauzak horrela, eta bere ideiak jendarteari jakinarazteko, Bidegorridxe ekimenaren sustatzaileek beraien esku dauden «bide guztiak» erabiliko dituztela aipatu dute.