ETBk Mundakako Santa Katalina aukeratu du 2018.urteari ongi etorria emateko
Beste behin ere, kanpaiak zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak. Aurten, gainera, Busturialdea aukeratu dute 2017.urtea agurtu eta 2018.urteari ongi etorria emateko. Hain zuzen ere, Mundakako Santa Katalina baselizatik eskainiko dituzte kanpaiak, zuzenean.
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Herri Txiki, Infernu Handi saioaren aurkezleek eta Sara Gandara kiroletako aurkezleak aurkeztuko dituzte kanpaiak, aurten ere, Euskal Telebistako bi kateetan.
Azaldu dutenez, ustekabez betetako gaua izango da eta emaldi bereziak egongo dira. Aurreratu dutenez, Gatibu taldeko Alex Sarduik eta Izaro Andresek Aske maitte abestuko dute, Gernikako Ross dantza taldearekin batera.