Txilixoka Egunak dantzan eta abesten ipini du herria
Txilixoka Musika Kolektibu elkarteak antolatutako eguna arrakastatsua izan da Ondarroan. Herriko musikari eta musikazaleek euren egutegietan gordeta geratuko den eguna goi-goitik ospatu zuten zapatuan. Alamedan jarri duten karparen babespean elkartu zi...

Txilixoka Musika Kolektibu elkarteak antolatutako eguna arrakastatsua izan da Ondarroan. Herriko musikari eta musikazaleek euren egutegietan gordeta geratuko den eguna goi-goitik ospatu zuten zapatuan. Alamedan jarri duten karparen babespean elkartu ziren eguerdian, trikipoteoa egin eta bazkaltzeko. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, musikariek berezkoa duten giro bikaina sortzeko gaitasuna ahalbidetu zuten karpan bildutako jendetza berotzeko.