Herritik sortutakoa da euskara, Munduko hizkuntza zaharrenetakoa dela ere badiote batzuek. Argi dago, gaur egungo bilakaera ez dela bat ere ona, baina leku guztietan bezala kasu honetan ere bada salbuespenik.
Busturialdeko zenbait herri dira salbuespen horietako batzuk. Euskara egunero entzuten da kaleetan, ikastetxeetan, adin guztietako herritarren ahotan… Egun handia da domekakoa urte guztian euskaraz dihardutenentzat, ospakizunez gozatzekoa. Hori dela eta, egitarau bereziak prestatu dituzte hainbat herritan. Baina horiez gain, herritarrek beraiek ere egingo dizkiete ekarpenak Euskararen Egunari. Askok Euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak jarriko dituzte, beste batzuek sare sozialetan euskara aldarrikatuko dute.
Keinu horiek, baina, ez dira nahikoa izango astelehenean berriz ere erdarara itzultzen badira abenduaren 3ko ekintzetan parte hartu dutenak edo banderak leihoetan jarri dituztenak. Euskaraz egunero jardun behar da: landuz, gozatuz, abestuz, antzeztuz, ikusiz edo sentituz.
EGITARAUA:
Arratzu
Bihar.
-18:30. Labayru Fundazioaren elkarrizketen aurkezpena.
-19:30. Loiolako plazan, Dantza Plazan.
Bermeo
Gaur.
-19:00. Jakoba Errekondoren hitzaldia, Arrantzaleen Museoan.
Etzi.
-09:00. Euskaraz bizi nahi dut ekitaldia. Mendi ibilaldia Portaletik.
-11:00-15:00. Arraunaren txokoa, Lameran.
-11:00. Umeentzako ekintzak, Lameran.
-13:00. Euskaraz bizi nahi dut ekitaldia, Lameran. Berbalagunen sari banaketa. Euskararen eguneko adierazpena irakurri eta partaideen argazkia aterako dute. Minen Puntiegaz dantzatuko da (euriagaz, Taraskako arkupean).
Busturia
Gaur.
– 18:00. Busturian euskaraz bizi nahi dutenen topaketa, Altamirako Kultur Etxean.
Etzi.
-13:00. Kultur etxean, Julen Kaltzadari omenaldia, Non dira iazko euskararekiko konpromisoak? bideoa, salda, musika eta Errigorako otzararen zozketa.
Ea
Bihar.
-12:00-14:00. Ispiluari Begira tailerra, Eskolondon.
Etzi.
-12:00. Eako euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzen aurkezpena, Eskolondon.
Foru
Gaur.
-18:00. Amona Joxepa ipuin kontalaria, Torrealdai kultur etxean, eta Postal lehiaketaren irabazlearen aukeraketa.
-Ostean. Txokolatea.
Gautegiz Arteaga
Etzi.
-17:00. Txoborro magoaren ikuskizuna, kultur etxean.
Gernika-Lumo
Gaur.
-09:00-20:00. Hamaika orduko irakurraldia, Elai-Alain. Bernardo Atxagaren Obabakoak, idazleagaz. Argazkia eta kopaua.
Etzi.
-17:00-20:00. Euskera olgetan Errotu-ko azken jaialdia, Jai Alain 3-6 urteko ume eta gurasoentzat.
Ibarrangelu
Etzi.
-Meza ostean. Herriko Lorea dantza taldeko umeen saioa.
-Ondoren. 2017an jaiotakoei opari banaketa eta Euskararen Eguneko adierazpenaren irakurketa.
Kortezubi
Bihar.
-14:00. Bertso bazkaria: Beñat Ugartetxea eta Arkaitz Estiballes.
Mundaka
Etzi.
-10:30-12:30. Herri kirolen erakustaldi parte hartzailea plazan (euria eginez gero, kiroldegian).
-12:45. Kros herrikoia.
-17:30. Basoko ipuin ttipiak txotxongiloak, Mallona kiroldegian.
Murueta
Etzi.
-11:30-15:00. Galtzen ari diren herriko berbekin jolastera. Euskal Jai eta Txerriki Egunaren baitako udalaren erakusmahaian parte hartzeko aukera. Sariak egongo dira.
Muxika
Etzi.
-11:00. Liburutegian, Gabonetako postalaren lehiaketa (2-12 urte).
-12:30. Dantzak, jolas tradizionalak, puzgarriak… Zubieta errotan.
-13:00. Taloa, txorizoa eta sagardoa. Zubieta errota eraikinean.
Nabarniz
Etzi.
-17:00. Traka Matraka tresna erreziklatuen tailerra, ludotekan.
-19:30. Gaztaina jana, txokoan.