Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta herritarrak kalera aterako dira gaitz horren aurrean inoiz baino salaketa indartsuagoa egiteko.
Urteko lehen erasoa salatzeko egin zuten elkarretaratzea, Gernika-Lumon
Urtero antolatzen dira egun honen inguruko ekintza, elkarretaratze eta jarduerak, baina, zoritxarrez,
indarkeria jasaten duten emakume kopurua areagotuz doa. Eta ez bakarrik eraildako emakumeena, isilean eta egunerokotasunean indarkeria matxistarekin lotutako beste hainbat eraso jasaten dituztenenak ere bai. Erasotuen gehiengoak ez dauka gizartean bere arazoa islatzeko aukerarik, eta sarritan ezta babesik ere.
Asko dira urteetan indarkeria matxistaren aurka borrokatzen ari direnak, eta are gehiago duela urte askotik ona isilpean eta askotan jazartuta aritu diren emakumeak. Planak, proiektuak eta egitasmoak ere ugaritu dira, baina badirudi oraindik ez dela aurkitu, hemen, behintzat, erabat eraginkorra izan den batik. Gizartean errotuta dago matxismoa, eta hori aldatu ezean indarkeriak jarraitu egingo du. Asko hitz egiten da estatu mailako hitzarmen batez, baina arrazoi ezberdinak tarteko,
ez dira gai egungo indarkeria uholdea gelditzen saiatzeko ados jartzeko.
Eragileen borroka. Erakunde publikoek eskua hartu bitartean, herrietako eragileek eguneroko borrokan jarraitzen dute espazio guztietatik emakumeen aurkako indarkeria desagertarazteko, eta hainbat dira horiek bultzatzen dituzten ekimenak.
Busturialdean, esaterako,
hasita daude azaroaren 25ari begirako jarduerekin. Foruan, esaterako, kultur etxean bildu ziren herritarrak atzo,
Volar pelikula ikusteko, eta Muxikan
Egungo indarkeria berriak hitzaldia izan zuten aukeran, Idoia Lekueren eskutik. Bermeon ere, martitzenaz geroztik dabiltza gai horri lotutako ekimenak burutzen. Erroxape Emakumeen Elkartearen eskutik, esaterako, hitzaldi bi eta zinema zikloa egon dira aukeran, eta Emakundek eta Gurutz Gorriak antolatuta ere, beste hitzaldi bat eman dute. Gernika-Lumon, azkenik, aste morean murgildu dira Gernika-Lumoko institutuko ikasleak. Martitzenean, maitasun erromantikoari buruzko tailerra egin zuten, eta baita atzo ere. Eguaztenean, aldiz, hamaiketako morea antolatu zuten.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, baina, bihar da, eta, horrenbestez,
ekintza asko eta asko egun horretan egingo dituzte han eta hemengo herrietan;?hala nola,
elkarretaratzeak, film emanaldiak, hitzaldiak, antzerkiak…
Egitaraua, herriz herri
Bermeo
Gaur.
– 19:00. Dokumental biren emanaldia, Sareginek-en eskutik, Kabidxen: El cuerpo de las mujeres eta El nunca me pego. Ostean, debatea eta mokadutxoa.
Bihar.
– 11:00. Bi kilometroko oinezko martxa, Lameratik hasita. Ibilbidea:?Lamera, Lopez Diaz de Haro, Frantzisko Deuna, Ispizua Tar Segundo, Erreten Lamera, Askatasun Bidea, Erreñezubi, Ispizua Tar Segundo, Erreten Lamera, Bermeoko portua eta Lamera.
– Ostean. Lameran, alkateak adierazpen instituzionala irakurriko du. Erroxape Emakumeen Elkartekoek, herriko ikastetxeek eta Zulai Agirre eskubaloi jokalari bermeotarrak parte hartuko dute. Azkenean, globo moreak askatuko dituzte.
– 14:00. Sareginek-en performance-a, Lamerako harrizko bankuan (euriagaz, Taraskan).
Busturia
Gaur.
– 18:00. Altamirako Kultur Etxean, 12 urtetik gorakoei zuzendutako pelikula bat proiektatuko dute. Ostean, solasaldia eta txokolate jana egongo dira.
Bihar.
– 13:30ean, udaletxe ondoan, bost minutuko elkarretaratzea.
Ea
Bihar.
– 13:30. Ieko Andra Taldeak deituta, elkarretaratzea plazan, Gaua, kalea eta plazerra gureak ere badirelako lelopean.
– 19:00. Jai Batzordeak antolatuta, Emakumea film laburrean, Natxituko bolatokian.
Gernika-Lumo
Gaur.
– Gernikeko Ikaslion asanbladiek antolatuta, elkarretaratzea, institutu aurrean.
– 18:30. Ideasurrek antolatuta, Bertha Gaztelumendik zuzendutako Volar pelikula proiektatuko dute, Maria Agirre aretoan, Foru plazan.
Bihar.
– 20:00. Herriko emakume talde batek deituta, manifestazioa egingo dute, Merkurio iturritik hasita. Eraso sexistarik gabeko herri baten alde lelopean deitu dute mobilizazioa.
Ibarrangelu
Bihar.
– 20:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
Muxika
Bihar.
-20:00. Muxikako emakume taldeak antzeztutako Isilduen museoa lana, Ariatzako elizan.