Bertso afaria egingo dute bihar, Aingerubiden
Bertsoen doinuek girotuta afaltzeko aukera izango dute busturiarrek zein Busturialdeko herritarrek bihar. Busturiko Gazte Asanbladak deituta, bertso afaria egingo dute Axpe auzoko Aingerubiden.21:00etan hasiko dira afaltzen, eta hiru bertsolari batuko ...
21:00etan hasiko dira afaltzen, eta hiru bertsolari batuko dira: Beñat Ugartetxea mallabiarra, Xabat Galletebeitia lekeitiarra eta Mikel Retolaza Mikelo busturiarra. Zazpigarrenez antolatu dute Busturiko bertso afaria, eta aurten ere jendetza batzea da antolatzaileen asmoa. 120 lagunentzako lekua dagoela esan dute. Gazte zein nagusi, iaz 115 pertsona batu ziren mahaiaren inguruan, afaltzeagaz batera, Unai Iturriaga eta Unai Elortza bertsolari durangarren saioa entzuteko.