Migratzaile eta errefuxiatuei emateko materiala batzen hasi dira Ean
Herritar talde baten ekimenez, material bilketa egiten hasi dira errefuxiatu eta migratzaileei laguntzea helburu.Besteak beste, laupabost pertsonentzako kanpin dendak, esterilak, material isolatzaileak, motxilak (neurri ertainekoak) eta oinetakoak (bat...
Besteak beste, laupabost pertsonentzako kanpin dendak, esterilak, material isolatzaileak, motxilak (neurri ertainekoak) eta oinetakoak (batez ere, 40-44 bitarteko neurrikoak) dira azaroaren 26ra bitarte bilduko dituztenak.
Bedaronan, elizpean eta txokoan jasoko dituzte, eta Natxituan, bolatokian, elizpean eta eskolan. Ean, berriz, udaletxeko arkupean, elizpean eta Eskolondon batuko dituzte herritarrek utzitako material horiek.
Azaldu dutenez, «desparekotasunagatik, arrazoi sozial eta politikoengatik, gerrengatik, giza eskubideen bortxaketagatik eta pobreziagatik» beraien lurraldeak utzi beharra izan duten pertsonei laguntza emateko egitasmoa da.