Ondarroako Beikozinik 'Kabareta' ikuskizuna eskainiko du abenduan
Hilaren 5ean, 7an, 8an eta 9an izango dira emanaldiak. Zabalik dago erreserbak egiteko epea. Umorea eta musika ditu oinarri Beikoziniren ekoizpen propio eta arrakastatsuakIaz arrakasta eduki eta gero, Ondarroako Beikozinik Kabareta ikuskizuna eskainiko...
Hilaren 5ean, 7an, 8an eta 9an izango dira emanaldiak. Zabalik dago erreserbak egiteko epea. Umorea eta musika ditu oinarri Beikoziniren ekoizpen propio eta arrakastatsuak
Iaz arrakasta eduki eta gero, Ondarroako Beikozinik Kabareta ikuskizuna eskainiko du aurten ere. Lau emanaldi emango dituzte, abenduaren 5ean, 7an, 8an eta 9an. Emanaldia Beikoziniren ekoizpen propioa da, eta saio guztiak 21:30ean hasiko dira. «Kabareta ikuskizunak dena batzen du: afaria, musika zuzenean, kantariak, akrobatak, dantzariak, bakarrizketak eta ezustekoak. Afari show bat da», aurreratu dute.Iaz, esaterako, abenduko emanaldietako sarrera guztiak agortu egin ziren. Ikusleek eskatuta, urtarrilean beste saio bat eskaini zuten. Hala eta guztiz ere, bateko eta besteko herritar asko ikuskizuna ikusteko gogoz geratu ziren. Horren jakitun, Beikozinik aurten ere errepikapena eskaini nahi izan du. «Iaz 1.000 lagun inguruk ikusi zuten, baina beste asko eta asko gogoagaz geratu ziren, lekurik ez zelako geratu. Beraz, datozela orain! Gainera, emanaldia edonork ulertzeko modukoa da!», esan du Fede Badiola ikuskizunean parte hartzen duen aktore ondarrutarrak.
Emanaldian iazko saioetan aritu ziren artista ezagunek parte hartuko dute: Loli Astoreka, Fede Badiola, Yogurinha Borova, Ana Elordi, Miren Gonzalez eta Nahia Iparragirre. Musika arduraduna Jose Urrejola izango da, eta ikuskizunaren zuzendariak Paco Hernando eta Ines Uriarte dira. Teknikariak Alberto Markuerkiaga eta Oli izango direla aurreratu dute.
Umorea eta musika oinarri dituen ikuskizunak sekulako oihartzuna eduki zuen iaz, eta asko eta askoren ahotan egon zen. «Ikustekoa eta entzutekoa izateaz gain, bizitzekoa da!», esan zuten gehienek.
Erreserbak egiteko
Beraz, 40 euro ordainduta, afaria eta ikuskizuna ikusteko aukera edukiko dute herritarrek. Eta erreserbak Lekeitioko Dra! dendan, Beikozinin bertan edo telefonoz deituta (94-683 28 99) egin ahal dira. Informazio gehiago jasotzeko ere telefonoz deitzeko esan dute Beikozinakoek.