Lamerako umeen jolasgunean hasi dira horiek jartzen.
Hiru sastarrontzi jarri dituzte: horia (ontziak botatzeko), urdina (papera eta kartoia batzeko) eta marroia (gainerako zaborra batzeko).

Umeak, Lameran, sailka batzeko sastarrontziak erabiltzen
Lameratik hasi badira ere,
herriko beste jolasgune batzuetan ere jarriko dituztela esan du Bermeoko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak.
Ibarrolazak jakinarazi duenez, Bermeoko Udalak
Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan hartutako konpromiso bat da sailka batzeko sastarrontziak jartzearena; “ikastetxeetako ume eta gazteek egindako eskaera da”.
Hala, Ibarrolazak pertsona guztiak, bereziki, ume eta gazteak animatzen ditu sastarrontzi horiek erabiltzera, hau da, zaborrak dagozkien edukiontzietara botatzera. “Modu horretan, denon artean helburu bikoitza lortuko dugu; batetik, ingurua garbi mantenduko dugu, eta, bestetik, zaborrak birziklatuta ingurumena zaintzen lagunduko dugu”, esan du Ibarrolazak.