Hiru hamarkada bete ditu Gautegiz Arteagako
Artie dantza taldeak, eta 30. urteurrena ospatzeko Busturialdeko zein Bakioko dantza taldeak ondoan izan zituen zapatuan.
Zortzi talde eta ehunka dantzari bildu zituen
Busturialdeko Dantzari Nagusien Egunak herri horretako frontoian.
Aretxederreta Kultur Etxean batu, eta kalejiran joan ziren dantzariak frontoira. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Ajangizko Artxube, Gautegiz Arteagako Artie eta Bakioko Itxas Alde dantza taldeek parte hartu zuten ekitaldian.
Agurra dantzagaz eman zioten hasiera ekitaldiari, eta Boastitzea, Gipuzkoako dantzak, Dantzari dantza eta Ziekoko dantzak egin zituzten ondoren, alarde modura. Ostean, dantza talde bakoitzak, banan-banan, dantzari nagusien egunerako beren-beregi prestatutako dantza erakutsi zuen bertan bildutakoen aurrean. Saioari amaiera emateko, Txapeloaz dantzatu zuten talde denek alkarregaz.
Saioaren ostean, afaritarako bildu ziren dantzariak. Argazki galeria ikusgai,
hemen.