San Martin jaiak ospatzen ari dira Foruan. Jaien baitan, urtero legez, karakol txapelketa egin dute goizean. Aurtengoa, txapelketaren
38. aldia izan da eta
12 kazola aurkeztu dituzte. 14:00etan aurkeztu dituzte kazolak Foruko udaletxearen aurrean. Epaimahaiak kazola guztiak dastatu ondoren, denen artean
gozoena Granja Atxondo izeneko kazola izan dela ebatzi du. Hala ere,
zazpi sari banatu dituzte.
Epaimaikideak kazolak dastatzen
Sailkapena:
- Granja Atxondo
- Ariane eta Maria
- Miren (Bermeo)
- Laka (Sukarrieta)
- Maite
- Txatxarramendi
- Antoñito
Herritarrez gain, gaur, inguruko herrietako bizilagunak ere bertaratu dira. Baserritarrek zein artisauek beraien produktuak erakusteko eta saltzeko aukera edukiko dute Nekazal Azokan, eta taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Ilara luzeak egon dira tarteka.
Abere erakusketa ere jarri dute, eta umeek ondo pasatzeko aukera eduki dute. Hori bai, aterpean jarri dituzte, tarteko euria egin duelako.
Urdaibai dantza taldeko dantzari txikiek ere dantza erakustaldia eskaini dute gaur. Ostean, berriz, umeen aizkolaritza ekitaldiaren inguruan bildu dira herritarrak. Iker Gomez (Bermeo) eta Julen Aldana (Forua) ziren parte hartzaileak; Gomez nagusita da.