Martitzenean hasiko dira AGIRI arkeologia elkarteak antolatzen dituen jardunaldiak. Bi urtean behin egiten dituzte, eta aurten elkarteko kide izandako
Esteban San Pedro Layuno izango dute gogoan, hark egindako lana eskertzeaz gain: «beti alboan zuen Maria Jose Guillemekin egindako miaketa-lanek aurrerakada handia suposatu zuen Oka ibaiaren arroko aire zabaleko historiaurreko habitatak ezagutzeko garaian», azaldu du AGIRIk.
Zine saioa, Artxandako lubakietara irteera eta bi hitzaldi eskainiko dituzte aurten arkeologia jardunaldiek.
Martitzenean ur-azpiko arkeologian aritzen diren Mercedes Gomez Bravok eta Juan Carlos Zallo Uskolak
Laida eta Txatxarramendi parean aurkitu dituzten aztarnen berri emango dute. Hain zuzen, kainoiak garraiatzen zituen hondoratutako ontzi baten aztranak aurkitu dituzte, eta berbaldi hori interesgarria izango dela aurreratu du AGIRI elkarteko Juan Carlos Lopez Quintana
Tana-k. Azaldu duenez, hare azpian dauden arrasto horiek azaletik ikus daitezke batzuetan, mareak behera egiten duenean.
Kainoiak garraiatzen zituen hondoratutako ontzi baten aztarnak aurkitu dituzte, eta martitzeneko interesgarria izango dela aurreratu dute”
Baina martitzenekoa ez da izango jardunaldietan eskainiko duten hitzaldi bakarra.
Hilaren 15ean Artxandako lubakietan egindako indusketei buruz ariko da Etor Telleria Sarriegi. «Gerra garaiko aurkikuntzek eta memoria historikoarekin zerikusia duenak interesa pizten du gaur egun, eta Artxandan egindako lanaren berri emango du indusketa-lan horien zuzendaria den Telleriak», azaldu du Tanak.
Zinea eta Artxandara irteera. Orain urte batzuk jardunaldien formatua aldatzea erabaki zuten; orain, ikusentzunekoren bat ere proiektatzen dute. Aurten,
Gyptis: un barco griego de Masalia del siglo VI a.c. eta
Barco fenicio de Mazarron 2 filmak ikusteko aukera egongo da eguenean.
Zapatuan, berriz,
Artxandara joango dira. Bertan, Avril mendiko
lubakietan bisita gidatua egiteko aukera izango dute parte hartzen dutenek, Murugainen eta Artxandako babesguneean egindako indusketen zuzendari Etor Telleria Sarriegiren eskutik.
40 lagunentzako lekua dago autobusean, eta jardunaldietan eman daiteke izena.
Jardunaldiak eskualdean egiten den lanaren berri zabaltzeko beharrezkoak direla uste du Tanak, «jendeari azaltzeko historian zehar gertatu izan dena». Arkeologia historikoa gizarteratzeko modu bat dela uste du AGIRIk.