Labayru Fundazioak, Gaztea irratiarekin elkarlanean, euskal esamoldeen erronka antolatu du: #botaba. Bihar hasiko da hilaren 29ra bitartean luzatuko den lehiaketa, eta erronka botatzeko lehen gaia aurkeztuko dute. Gaztea irratian (08:30-9:00ak arteko tartean); #botaba-k sare sozialetan dituen kontuetan (Facebook, Instagram eta twitter) eta lehiaketaren webgunean emango dute horren berri: www.botaba.eus.Instagram oinarri haartuta, hango eta hemengo gazteek euren egunerokoan darabiltzaten eta sortzen dituzten esamoldeak mundu birtualean zabaldu nahi dira. Euskararekin gozatuz eta sormena landuz, euskaraz esan daitekeena euskaraz esatea da helburua. Modu dibertigarri eta erakargarri batean, euskal esamoldeei bultzada ematea.
Asteko erronkak. Astean-astean erronka bat proposatuko dute lehiaketaren antolatzaileek, eta parte hartzaileek gai horri lotutako esamolde bat aukeratu beharko dute, 20 segundoko bideo bat grabatzeko. Botaba-ren webgunean ikusgai jarriko dituzten esamoldeen artean aukeratu daiteke, edo nork berea bota. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake lehiaketan.
Lauko taldeetan zein bakarrean, bideoa grabatu eta Instagram sare sozialera igo beharko da, #botaba traola erabilita. Aste bakoitzean biltzen dituzten bideoen artean Atsegin dut gehien dituzten bostak hartu eta saria nori eman erabakiko du epaimahaiak. Guztira hiru astez luzatuko da lehiaketa, eta sariak honakoak izango dira: argazki-kamerak, diseinuzko egurrezko betaurrekoak eta taldean egiteko abentura anitzeko esperientziak.
Era berean, lehiaketara aurkezten diren bideoen artean, sari nagusia hartuko du epaimahaiak onena deritzona. Bideo horren egileek lau lagunentzako lau eguneko bidaia irabaziko dute Europako hiriburu batera.
Lehiaketaren aurretik ere zabaldu izan da erronkaren berri sare sozialetan, eta hainbat lagunek bat egin izan dute kanpainarekin; tartean Alex Sardui muxikarrak. Hemen bideoa ikusgai:
Lehiaketari buruzko argibide gehiago: www.botaba.eus
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.