Azaroak 5, gaur, euskal herritar bezala beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatuko dute elantxobetar, ibarrangelutar eta mundakarrek, besteak beste, eta Ibarrangelun parte hartzea %50 baino handiagoa izan da 15:00etarako.
09:00etan zabaldu dituzte hautestontziak, eta 20:00ak arte botoa eman daiteke. Eguerdi partera, parte hartzearen lehen datuak eman dituzte. Hain zuzen, botoa emateko aukera duten 1.612 mundakarretatik 600 lagunek baino gehiagok eman dute botoa arratsalderako, eta hauteslekua ixteko ordubete falta zela parte hartzea %40koa zen herri horretan. Ibarrangelun 575 heritar daude deituta gaur botoa ematera, eta 15:00etarako 291 herritarrek eman dute botoa.
Elantxoben, berriz, botoa eman dezaketen 353 herritarretik 175k eman du botoa arratsaldeko lehen ordurako; %49,57k. Mundakan, Begoña Errazti Eusko Alkartasunako presidente izandakoak ere hautesmahaira hurbildu eta botoa eman du 12:00ak orduko. Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak ere eman du botoa, Mundakan baita.
Galdeketa eguna girotzeko, Ibarrangelu indaba jateko aukera egongo da, udaletxe aurrean ipini duten txosnan. Mundakan, txarangak eta batukadak gorotuko dituzte ondorengo orduak. 19:00etan txokolatea jateko aukera izango dute herritarrek. Hiru herrietan, bizilagunak 20:00etan batuko dira botoen zenbaketa egiteko.
Gaur, guztira, Euskal Herriko 13 herritan galdeketak egiten ari dira. Busturialdeko hiru herri horietan ez ezik, Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Galdakao, Getxo, Leioa eta Otxandion ere erabakitzeko eskubidearen aldeko botoa ematera deitu dituzte herritarrak.
Katalunia gogoan izan dute, gainera, gaurkoan. Hala, galdeketa egiten ari diren 13 herrietan, hautesmahairen batean urriaren 1ean Katalunian erabili zituzten hautestontziak ari dira erabiltzen.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.