20:00etan itxi dituzte hautestontziak Mundakan, Elantxoben eta Ibarrangelun, eta ordu horretan botoak zenbatzen hasi dira hiru herri horietan ere. Bizkaia eta Gipuzkoako beste hamar herrian egin legez, erabakitzeko eskubidea gauzatu dute Busturialdeko herritarrek ere. Gure Esku Dago-k deituta, guztira, 160.800 herritarrek izan dute boza emateko aukera Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandion.
Parte hartzearen datuak, oro har, apirilaren 2ak eskualdeko beste herri batzuetan utzitakoak baino handiagoak izan dira gaur. Eguerdirako, Elantxoben eta Ibarrangelun parte hartzea %50ekoa zen. Egunaren amaieran, Mundakan, erroldaren %42k eman du botoa, %53k Elantxoben eta %58k Ibarrangelun.
Azken bi herriotan honaako galdera egin diote herritarrei: Euskal Herriko herritarra izanik, gure etorkizuna ‘erabakitzeko eskubidea’ gauzatzearen alde zagoz? Mundakarrek. berriz, honako galderari erantzun diote: Gura dozu estatu independente bateko heritarra izan?
Hain zuzen, 1.612 mundakarrek izan dute gaur botoa emateko aukera, eta 671k eman dute. Horietatik, 614 herritarrek erantzun dute estatu independente bateko herritar izan gura dutela, 24k ezetz erantzun dute, eta 33 izan dira boto zuriak.
Argazki galeria: hemen ikusgaiElantxoben, botoa ematera deituta zeuden 353 herritarretik 188k eman dute bozka. Ezezko botorik ez dute hartu herri horretan: 184 boto erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldekoak izan dira, 3 baliogabeak eta beste bat zuria.
Ibarrangelun, botoa emateko errolda 575 herritarrena izan da, eta 332k eman dute bozka. 310 ibarrangelutarrek baiezkoa erantzun diote erabakitzeko eskubidea gauzatzeari, 9k erantzun dute ezetz, 6 boto baliogabeak izan dira eta 7 zuriak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.