Taloa jan eta atseden hartzeko zortzi txosna
Postuekin batera, garrantzia handia izaten dute Urriko Azken Astelehenean herriko leku ezberdinetan jartzen dituzten txosnek. Ingurukoekin hizketan aritzeko eta jan-edanerako leku izaten dira.Baserritarrentzako eta euskal ekoizleentzako egun garrantzit...
Postuekin batera, garrantzia handia izaten dute Urriko Azken Astelehenean herriko leku ezberdinetan jartzen dituzten txosnek. Ingurukoekin hizketan aritzeko eta jan-edanerako leku izaten dira.
Baserritarrentzako eta euskal ekoizleentzako egun garrantzitsua izaten da Urriko Azken Astelehena, baina taloa gustuko dutenentzako ere hitzordu berezia izaten da; talo gabeko Urriko Azken Astelehenik imajinatzen ez dutelako, batez ere.Zain egoteak eragiten duen nekea arintzen du taloa esku artean izateak; horren adierazle dira txosna batean zein bestean sortzen diren ilarak. Normalean, taloa jateko Urriko Azken Astelehena bezalako egunak aprobetxatzen ditu jendeak, eta azoka bera baino gehiago estimatzen dituzte txosnak; jakin baitakite horietan dutela hain gustuko duten jaki hori jateko aukera.
Egun horien zain izaten dira hainbat eta hainbat, eta iristean, txosnei erreparatzen diete, talde edo elkarte bakoitzari txosna non egokitu zaion ikusteko. Izan ere, asko dira taloa non jan aukeratzen dutenak: batekoa bestekoa baino gustukoago dutelako, edo eskatzeko ilara laburragoa dagoelako, edota txosna atzean dagoen taldea bera gogoko dutelako…
Txosnek, baina, taloa baino gehiago eskaintzen dute: ogitartekoak eta era bateko edo besteko edariak ere badituztelako; tartean, egun horretan arrakasta handia izaten duen sagardoa bera. Baina jan-edanaz gain, lankidetza eta elkartasunaren erakusgarri ere badira. Helbide soziala Gernikan daukaten eta urtean jarduera gehiago antola- tzen dituzten kultur, kirol, aisialdi eta gizarte elkarteek egiten dituzte txosnetako eskabideak. Eta horietako kideak izaten dira Urriko Azken Astelehenean txosna atzean lanean egoten direnak. Gazte zein nagusi, gizon zein emakume, elkarrekin eta elkar lagunduz, herriarentzako beharrean aritzen dira.
Aurten, zortzi dira jarriko diren txosnak, eta honako taldeak izango dira horietan lanean: Gernika Off Road, Arkupe pilota taldea, Gernika saskibaloi taldea, Gernika Futbol taldea, Arin-Arin atletismo taldea, Jai Alai, Rugby taldea eta EHNE.
Horiek guztiek domeka eguerditik aurrera izango dute txosna jartzeko aukera, eta astelehenean, 00:00ak baino lehenago batuta eduki beharko dituzte. Astelehenean bertan, beste alde batetik, 20:00etarako amaituta eduki beharko dute bertako jarduna.