Markina-Xemeindik pasatu diren erromesen kopurua %8,5 igo da
Azken urteetako joerari jarraituta, aurten ere gorantz egin du Markina-Xemeingo aterpetxean ostatu hartu duten Donejakue Bideko erromesen kopuruak. Aterpetxeaz arduratzen diren Bizkaiko Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak emandako d...
Herriko aterpetxean lo egin dutenen kopurua aintzat hartuta, Done Jakue Bidea eginez Markina-Xemein bisitatu duten pertsona kopuruak %8,5 egin duela gora esan daiteke, iaz 6.572 erromes pasatu ziren bertatik.
3.087 emakumeak izan dira, iaz baino 123 emakume gehiago (2.964); gizonezkoak 4.043 izan dira (iaz, 3.608). Adina kontuan hartuta, 18 urtetik 30 urtera arteko gazteak izan dira gehienak (1.781). Hala ere, aurreko urtean gazte gehiago zenbatu zituzten (1.993). Oro har, baina, 41-60 urte bitartekoen kopurua igo egin da azken urtean; iaz 1.904 izan ziren, eta aurten, 2.369.
Jatorriari erreparatuz, alemaniarrak (915), frantziarrak (775), kataluniarrak (830) eta madrildarrak (552) izan dira gehiengoa, eta italiarrak (475) eta valentziarrak ere ugari (451); euskal herritarrak, berriz, 228. Horiez gain, Ameriketako Estatu Batuetatik (264), Kanadatik (134) eta Erresuma Batutik (119) etorritakoak izan dira nagusi.
Gero eta gehiago
Markina-Xemeingo aterpetxean ostatu hartzen duten erromesen kopuruak gorantz egin du urtez urte. 2014an, esate baterako, 3.956 erromes egon ziren guztira, 2015 urtean, 5.290 erromesek egin zuten geldialdia, eta 2016 urtean, 6.572 erromes pasatu ziren bertatik.