Lekeitioko Santo Tomas azokan parte hartzeko aukera, zabalik
Urtero bezala, Santo Tomas azoka ospatuko da abenduaren 21ean, Lekeition. Udalak Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen laguntzagaz antolatzen duen ekimenak eskualdeko etxe-abereen erakusketa hartuko du aurten ere, bere baitan, ohiko azokagaz bater...
Udalak jakitera eman duenez, Landa Garapenerako elkartea arduratuko da postuak jartzeko eskaerak kudeatu eta bideratzeaz. Azokan parte hartzeko eskaerak Lea-Artibai Landa Garapenerako egoitzan bertan, elkartearen telefonora deituta edo helbide elektronikora idatzita egin ahal dira. Epea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik.
Aukeraketa
Azokaren eremu mugatuagatik, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak jaso ostean, udalak azokaren esparruan erakusketa eta salmenta postua izango duten ekoizleak aukeratuko dituela azaldu dute, Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen laguntzagaz.
Azokaren helburu nagusia Lea-Artibai eskualdeko lehen arloko nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizleen lana sustatu eta aldi berean euren produktuen kontsumoa bultzatzea dela azpimarratu du udalak. «Produktu freskoak eta sortu berriak izango dira, kasu askotan artisautzako prozesuen bidez ekoizten direnak». Santo Tomas azokaren antolaketak 5.500 euroko kostua izango du.