Gazteek droga mendekotasunen prebentzioa landuko dute eskolan
Bermeoko Udalak Arriskua Alkohola programa ere jarri du martxan ikastetxeetan, gazteak alkohol kontsumoaren arriskuez informatu eta kontzientziatzeko helburuagaz.Bermeoko Udalak alkoholaren eta bestelako droga mendekotasunen prebentzioa lantzeko bi pro...
Bermeoko Udalak Arriskua Alkohola programa ere jarri du martxan ikastetxeetan, gazteak alkohol kontsumoaren arriskuez informatu eta kontzientziatzeko helburuagaz.
Bermeoko Udalak alkoholaren eta bestelako droga mendekotasunen prebentzioa lantzeko bi programa martxan jarriko ditu 2017/2018 ikasturtean.Alde batetik, droga mendekotasunen prebentziorako programa Bermeoko kale hezitzaileak eskainiko du. Aipatu programa Bermeoko ikastetxe guztietako DBH osora zabalduko dute. 12 eta 16 urte bitarteko 746 ikaslek jasoko dute.
Bi orduko saioak dira, eta honakoak lortu gura dituztela diote: ikuspuntu objektibo eta ez moralizatzaile batetik droga kontsumoen ondorioez eta arriskuez informatzea; gehiegizko kontsumoak eragiten dituen arriskuak murriztea; norbere kontsumoaz eta ondorio eta arriskuei buruzko hausnarketa bultzatzea; mito eta estereotipoak deskodetzen saiatzea, eta zalantzak eta kezkak argitzen laguntzea.
Beste alde batetik, joan den astean jarri zuten martxan Arriskua Alkohola programa. Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal institutuan (OLHUI) hasi ziren 1. eta 2. mailako ikasleekin; 50 inguru aritu ziren.
Sagrado Corazon ikastetxeko eta Eleizalde ikastolako DBH 4ko ikasleek ere parte hartuko dute Arriskua Alkohola programan. Azaroan iritsiko da programa Sagrado Corazon ikastetxera, eta abenduan, berriz, Eleizalde ikastolara. 100 ikasle inguruk jasoko dute informazioa.
Programa horren bitartez, alkohol kontsumoaren arriskuez kontzientziatu gura da; kalteez eta arriskuez informatu; eta, kontsumitzea erabakiz gero, norbere burua zaintzen erakutsi.