Liburu eta disko azoka solidarioa jarriko dute bihar, Taraskan
Berreskuratutako liburu eta disko azoka solidarioa jarriko du bihar Kaleko elkartasun eta kultura elkarteak. Taraskan egingo dute azoka, 09:30etik 13:30era.
Ekimenarekin baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonak lagundu gura dituzte.
Azoka solidarioan bigarren eskuko liburuak, Cd-ak, DVDak, biniloak eta halako kultur materiala saltzeaz gain, herritarrek etxetik eramaten dituztenak ere jasoko dituztela adierazi dute antolatzaileek. Hala, herritarrak animatzen dituzte, egoera onean dauden baina dagoeneko erabiltzen ez dituzten liburu eta diskoak eroatera.