Bermeoko Taraska Atletismo taldeak Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuaren laguntzagaz antolatuta, Atletismo Txikia ekimena egingo dute zapatuan Bermeon.
Bermeoko atletak. Argazkia: Bermeoko Udala
Bizkaiko Atletismo Federazioaren ekintza hori, eskola kirol egutegiaren baitan egiten den 2017-2018 denboraldiko lehenengo atletismo lehiaketa dela azaldu dute. Atletismo Txikia ekimenean,
benjaminak eta alebinak parte hartuko dute eta honakoak izango dira ekimenaren baitan parte hartzaileek egin beharko dituzten probak: 50 metro leunak, 50 metro heziak,
vortex xabalina, jauzi hirokoitza eta erreleboak.
Bizkaiko atleta gazteenek, hortaz, hitzordua daukate zapatuan Bermeon.
Artza frontoian batuko dira,
11:30etik 13:00era.