Urriko Azken Astelehena egun berezia izaten da Gernika-Lumo eta inguruko herritarrentzat, baina aurreko zapatuak ere horien arreta pizten du; batez ere, gazteena. Astelehentxutxu ospatzen dute egun horretan, eta aurten ere, hutsik ez dutela egingo erakutsi dute.
Beste urte batez, Gernika-Lumoko Merkatu plazan elkartuko dira eskualdeko gazteak, eta
Txudei, txunait, txugeder lelopean, festa egingo dute paellak prestatzen dituzten bitartean. Ehunka lagun batzen ditu aipatu jaiak; iaz, esaterako, 790 bat pertsona inguru elkartu ziren plazan, eta horien artean, 62 paella aurkeztu zituzten lehiaketara. Denen artean onena Elizondo txoko kuadrillarena izan zela ebatzi zuten epaimahaiko kideek.
Bestalde, aurreko urteetan «garbiketa arazoak izan direla-eta», parte hartzaileek 20 euroko fiantza ordaindu beharko dutela gogorarazi dute antolatzaileek. Diru hori, dena den, bueltatu egingo zaie, «arduradunek bazkaltzeko gunea garbi dagoela ziurtatu ondoren».
Egun hori baliatuz, gainera,
manifestazioa egingo dute 20:00etan Merkuriotik hasita.
Kataluniak, Euskal Herriak Independentzia lelopean deitu dituzte mobilizatzera herritarrak.
EGITARAUA:
Egunean zehar. Photocall txapelketa.
10:30. Infogunea zabaldu.
12:30. Prestaketa gunea ireki.
14:30. Jangunea zabaldu.
16:30. Sari banaketa.
17:00. Mus txapelketa eta Beer pong txapelketa.
18:00. Playback txapelketa.
22:00. Kontzertuak, Pasealekuan: Maren, Laukatu, Belatz, Etxekalte eta Xaibor.