Tradizioa sortuz
Euskal Jaia ospatzeko batu dira gaur Ajangiztarrak, Kanpantxu auzoan
Artxube dantza taldeko dantzarien saioagaz eman diote hasiera euskal jaiari. Gazteenak lehenengo, makilekin sortutako koreografia berezi bezain ikusgarria dantzatu dute. Ostean, nagusienek, irudimena askatu eta nahasketa ausartagaz ikusleen txalo zaparrada eragin dute. Flying Free kantarekin batera, Gatiburen Aske Bizi eta Xabi Solanoren Erre zenituzten Sorgiñen abestiak nahastu dituzte dantza bakarrean, koreografia berezkoa dantzatu dute.
Ostean, ohikoa den bezala, poteoa egin dute baserriz baserri.
Bazkaria Kanpantxuko frontoian egin dute, eta arratsaldean herri kirolen txanda da, Bihurri eta Alex Txikonen arteko desfioagaz. Ikuntzeko erromeriak jarriko dio amaiera aurtengo Euskal Jaiari.
Argazki Galeria ikusgai, hemen.