Elantxobeko alkate Josu Olagibelen esanetan, “Gure
herrian mugikortasuna erraztea da asmoa, modu erosoan herrian, goitik behera, ibili ahal izateko. Gure herritarrek herriko kaleak, sarbideak eta eguneroko mugikortasun arazoak ondo ezagutzen dituzte, horregatik zabaldu dugu partaidetza prozesua. Hala, herritarrek euren ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte. Herriko beharrizanen neurriko irisgarritasun plana diseinatzeko, bertako bizilagunik baino hobeagorik ez dago”.
Alkateak herritar guztiak animatzen ditu parte hartzera. Gainera, ahal besteetan, mugikortasuneko puntu beltzak erakusteko argazkiak gehitzea eskatu dute; eskailerak, malda bereziak, sarbide neketsuak…
Igogailua. Bestalde, udaletik jakitera eman dutenez, “
Bidekalea eta Portu Kalea batzen dituen ibilbidearen aurreproiektuaren erredakzioari dagokionez, herriko goiko aldea eta portua batzeko,
igogailu bat jartzea aurreikusten da. Igogailuak tarte bertikala izango luke Makues erretegitik begiratokiraino, eta okertutako beste tarte bat, berriz, begiratokitik portuko latsarriraino”.
Alkatearen arabera, “
asmo handiko proiektua da Elantxobe bezalako herri txiki batentzat”,
baina, herrirako “ezinbesteko” proiektua dela gaineratu du. “Erakundeen laguntzari esker elantxobetarron bizimodua oztopatzen duen herriko antzinako arazo hau konpontzea espero dugu”, esan du alkateak. Proiektuaren garrantzia ikusita, eta aurrera eroan ahal izateko, Elantxobeko Udalak
erakunde ezberdinetan eskatuko du dirulaguntza.
Informazio eta dokumentazio guztia udalaren webgunean batuko dutela adierazi dute.