Agintaldiko beste proiektu “garrantzitsu” bat martxan dagoela diote udal arduradunek. Hala,
Elantxobeko udal kiroldegiaren instalazio berriak zabaldu dituztela jakinarazi dute, “ekipamendu berri eta gaurkotuagaz, eta zerbitzu eta gune hobeagoekin”.
Elantxobeko kiroldegia. Argazkia: Nueva Europa
Kirolgune berrira
sartzeko, banakako txartel elektronikoa beharko dute erabiltzaileek
. Txartela eskuratu gara dutenek,
udal bulegoetara jo beharko dute, 08:00etatik 14:00etara. Udal kiroldegiaren ordutegia honakoa izango da: lanegunetan, 10:00etatik 21:00etara; eta, jai egunetan, 10:00etatik 22:00etara.
Proiektu honen bigarren faserako inbertsioa 53.759,72 eurokoa izan dela gogorarazi dute udaletik, eta horretarako udalak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du.
Udal kiroldegiaren barruan herriko elkarte eta kirol klubak badaude ere,
herritar guztientzako zabalik dagoela diote.