Jai eguna dute bihar Mundakako Erreka auzoan. Aurten, gainera, jai mexikarra antolatu du Hiruzubi Errekako Auzo Elkarteak, eta joateko asmoa daukatenei mozorrotuta joateko deia egiten die.
Txistulariak Erreka auzoan
12:00etan emango diote hasiera egunari Mundakako txistularien kalejiragaz. Ordu erdi beranduago, ginkanari hasiera emango diote.
14:00etan, umeak bilduko dira herri bazkarian, eta ordu bat beranduago batuko dira, berriz, nagusiak. Bazkal ostean, nagusiek, mus txapelketan parte hartzeko aukera edukiko dute.
Arratsaldea ere, bete betea edukiko dute, honakoa antolatu dute:
- 17:00. Mariatxiak
- 18:00. Zumba saioa
- 19:00. Umeentzako jolasak + kronoeskalada
- 20:00. Kontzertua: Indidxabal Indid Xaba musika taldea
- 22:00. Suziriak
Argazkiak atera gura duten horientzako
photocalla jarriko dute, eta urdaiazpiko bat ere zozkatuko dutela azaldu dute antolatzaileek. Auzoa girotzeko, gainera, Txilipetxeruek elkartekoek musika jartzen ibiliko dira.
Iluntzean, berriz, gastronomi mexikarra dastatzeko aukera eskainiko dute.