Hilean behin Natxituan eta Bedaronan egongo da dinamizatzailea
Eako Udalaren dinamizatzaileren jarduna ahalik-eta herritarrengandik hurbilena izateko asmoz, udaletxean eta liburutegian egoteaz gain, zerbitzua Bedaronara eta Natxituara zabaltzea erabaki du udalak.Hileko lehenengo martitzenetan Natxituko bolatokian ...
Hileko lehenengo martitzenetan Natxituko bolatokian egongo da, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta hileko azkenengo martitzenetan Bedaronako txokoan egongo da, aurrekoaren ordutegi berean.
Egun horietan izan ezik, hileko beste arratsalde guztietan Eskolondon egoten da dinamizatzailea, 17:00etatik 20:00etara. Era berean, martitzenetan eta eguaztenetan udaletxean eskaintzen du zerbitzua, 10:00etatik 12:00etara.
Zerbitzuak
Dinamizatzaileak besteren artean honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie bizilagunei: informazio orokorra jasotzea, Eskolondo herriko etxeko txartela ateratzea, udalaren ikastaroetan zein bestelako ekintzetan izena ematea eta udal liburutegiari dagozkion zerbitzuak eskaintzea (liburuak eskatu, liburuak mailegatu, katalogoa begiratu…).