EAJk eta Izartuk Bermeoko ontziolan egiten ari diren lanak gelditzeko eskatu dute
Izartuk eta EAJk prentsa ohar bitartez jakinarazi dutenez, «apirilean udal gobernuak Astilleros de Bermeo SL enpresari emandako obra eta jarduera lizentziei oposizioko hiru alderdiek eta Astillero Toxikorik Ez plataformak aurkeztutako errekurtsoak ezeztatu ostean, auzokideen plataformak epaitegira jo du».
Hala, epaia eman bitartean, Izartu Bermeok eta EAJk Bermeoko alkateari eskatu diote, «Artza kaian martxan dauden obrak geldiaraztea, posible balitz enpresariagaz adostasunetara iritsita, betiere, etorri daitezkeen alde bietako arantzukizunak eta gastuak ekiditeko».
Gogorarazi dutenez, 2017ko apirilaren 12an erabaki zuen gobernu batzordeak Astilleros de Bermeo SL enpresari beira zuntzezko itsasontziak egin ahal izateko jarduera lizentzia eta pablioia handitzeko obra lizentzia ematea.
Bi lizentzia horiek eman aurretik, oposizioko alderdiek eta auzokideek hainbat alegazio aurkeztu zituzten, «gobernu taldeak bertan behera utzi zituela», nabarmenduta».
Jarduera baimena eman beharra eduki zutela azaldu zuten Bermeoko Udaletik apirilean, «gaur egun indarrean dauden lege eta planeamenduak betetzen dituelako».