Helduen abesbatza bat eratu nahi du Musikaia Musika Eskolak
Helduen abesbatza sortzeko egitasmoa dauka esku artean Lekeitioko Musikaia Musika Eskolak. Azaldu dutenez, iazko udazkenean parte hartu zuten proiektu batetik sortu da interesa, eta taldea osatu eta urriaren erdian martxan asteko asmoa daukatela jakite...
Musika eskolari eskualdeko proiektu batean parte hartzeko eskaria iritsi zitzaion iaz, eta mezua herrira zabaldu eta gero, 40-50 lagun inguru elkartu ziren proiektuan abesbatza gisa parte hartzeko. «Baina proiektua bukatu zenean abesbatzagaz jarraitzeko gogoa zeukaten bertoko partaide askok», azaldu du Etxabek. Hori dela eta, ikasturte berriagaz batera, abesbatza horri forma eman eta gauzatzeko asmoa daukala adierazi du.
Bilera
Abesbatzaren nondik norakoak erabakitzeko, entsegu egunak antolatzeko eta orokorrean abesbatzaren ibilbidea zehazteko bilera bat antolatu du musika eskolak. Bilera bihar egingo da, 20:00etan, Kultur Etxeko Azkue aretoan.
Musika eskolako arduradunek herri osora zabaldu nahi izan du deialdia, iazko taldekideez gain ekimenean parte hartzeko gogoa izan dezaketen herritar guztiek aukera izateko. Guztiak ongietorriak izango direla azpimarratu du.