Bermeoko Sareginek feministen sareak deituta,
Matxismoak hiltzen gaitu! autodefentsa feminista! lelopean batu ziren, Lameran.
Bermeoko elkarretaratzea
20 minutuko elkarretaratzea egin ostean, Sareginek testu bat irakurri zuten. “Nazkatuta” daudela zioten, “sistema patriarkal hiltzailearen ondorioak sufritzeagatik”. Argi daukate Sestaokoa “ez dela kasu isolatu bat”. Sareginen ustez, indarkeria matxistak lehenengo mailako arazo sozial eta politikoa izaten jarraitzen du.
“Botereak indarkeria erabili izan du beti”, zioten, eta domekan Katalunian hartutako jarrera nabarmendu zuten. “Hala, jendartean, agerian zein ezkutuan dauden botere harremanekin apurtu arte, emakumeok ez dugu aske bizitzerik izango. Hala ere, aurrean edukiko gaituzte, eta, gainera, batera”.
Elkarretaratzea Gernika-Lumon. Argazkia: Asunek talde feminista
Erasorik ez erantzunik barik lelopean batu ziren Merkurion, Gernika-Lumoko Asunek talde feministak deitutako elkarretaratzean.