Beste urte batez,
martxan dira Bermeoko Berbalagunak. Aurtengo ikasturtean ere, Praktikatu eta bizi leloarekin dator Berbalagun egitasmoa.
Eskoletatik eta euskaltegietatik kanpo, lagunarteko giroan, euskara praktikatzeko aukera eman gura zaie Berbalaguneko parte hartzaileei, «euskaltegietan ikasitakoa era natural batean adierazteako aukera eskainiz».
Euskara ikasten ari direnentzat, zein euskaraz dakitenentzako zuzendutako egitasmoa dela gogorarazi dute, «
bidelagunak eta bidelariak behar baitira». Berbalagunek, euskara praktikatuz, «ondo pasatzeko» aukera ematen duela diote,
aisialdian egiteko egitasmoa dela nabarmenduta. Zehaztu dutenez, bost edo sei laguneko taldeetan batzen dira, eta taldeak osatzerakoko orduan ordutegia, adina eta zaletasunak izaten dituzte kontuan, «denontzako aukerak egonik».
Modu horretan, Berbalagunen parte hartzeko
euskaraz berba egiteko gogoa baino ez dela behar esan du egitasmoaren dinamitzatzaile Marimar Hernandezek.
Ekintza osagarri ugari. Berbalagunek, baina, berba taldeak osatzeko baino gehiagorako ematen du, eta euskal kultura eta euskara praktikatzeko hainbat ekintza osagarri antolatuko dituztela azaldu dute. Azaroan egingo dute lehenengoa; Anapurnari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute. Eta, Berbalagun info! buletinagaz ere jarraituko dute, eta horren baitan lehiaketagaz; udazkenekoa, negukoa eta udaberrikoa.
Gurasolagun ere martxan egongo da aurten. Helduak eta haurrak batera aritzeko jolasak, txangoak eta tailerrak antolatuko dituzte.
Azaroaren 18an batuko dira, lehenengoz.
Herritarrei gogorarazi gura izan die e
dozein momentutan eman daitekeela izena herriko euskaltegietan, udaleko euskara sailean edota dinamitzaileari