Arkitekturaren Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa, eta
Docomomo Iberico, Mugimendu Modernoaren Mantenurako Fundazioak emandako plaka jarri zuten.
Doconomo Fundazioak eraikin modernoen kontserbazioa bultzatzen du, horien balioa nabarmenduz. Urtero Arkitekturaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat plaka jartzen dituzte Espainian. Oraingo honetan 21 plaka jarri dituzte. Euskal Herriari dagokionez, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean, Pasaiako Trasatlantiko eraikinean eta Gasteizko Florida 55, Pio XII 4, Santiago 15 eta Jose Mardones kaleetako etxebizitza eraikinetan jarri zuten atzo plaka.
Argazkia: Eako Udala.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko ordezkaritzako Batzorde Zuzendaritzak Natxituko frontoia aukeratu du Industri, Etxebizitza eta Ekipamendu erregistroan agertzen diren eraikinen artean. Rufino Basañez Billelabeitia arkitekto bizkaitarrak diseinatutako 1962ko frontoiari garrantzia “arkitektonikoa eta biztanleriarekiko proiekzioa” aitortu dizkiote.
Basañezen bi seme eta anaia egon ziren atzoko ekitaldian, eta haren semeetako batek jarri zuen plaka.
Argazkia: Eako Udala.