Kataluniari babesa adierazteko, elkarretaratzeak
Asko dira Kataluniako herriari eta bertan abiarazi duten prozesuari babesa adierazteko orain arte Euskal Herriko txoko ezberdinetan egindako ekintzak. Eta Katalunian erreferenduma deituta dagoen egunean ere ez da elkartasun keinurik faltako. Hala, Gure...
Halaber, balkoiak esteladez eta ikurrinez betetzeko deia ere egin du GEDk, «eskubide zibil eta politikoen alde; askatasun demokratikoaren alde».
Hala, domeka eguerdian, udaletxe aurreetan zein herriko bestelako txokoetan elkartuko dira Lea-Artibain eta Busturialdean. Euskal Herrian ez ezik, Katalunian bertan ere adierazten ari dira bertoko, eragile, talde zein norbanakoak erreferendumaren aldeko babesa.
Kataluniari babesa adierazteko bihar Gure Esku Dago-k hainbat alderdi politiko eta eragilerekin batera manifestazioa egingo du Bilbon, Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna lelopean. Manifestazioa 17:30ean aterako da Casillatik, eta bertaratzeko autobusak antolatu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.
Mutrikun, 16:00etan aterako da autobusa goiko autobus geralekutik. Izena emateko 631 56 42 60 telefonora deitu behar da. Ondarroan ere ordu berean aterako da, zaldupetik. Alai, Amarratza eta Kulixka tabernetan edo Kurike dendan izena eman ahal da. Lekeition, azkenik, 15:30ean aterako da autobusa, Mandaskatik. Izena emateko azken eguna gaur da eta Galarrenan, Aralden edo lekitxo@gureeskudago.eus helbidera idatzita apuntatu ahalko da.