Idazketa eta irakurketa tailerra antolatu du Erroxape elkarteak
Tailerrean euskarak izango du lehentasuna, nahiz eta gaztelaniazko testuren bat edo beste erabiliko duten. Aurretiaz eman beharko da izenaErroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak idazketa eta irakurketa tailerra antolatu du. Nerea Alkorta Gandiaga kazetar...
Tailerrean euskarak izango du lehentasuna, nahiz eta gaztelaniazko testuren bat edo beste erabiliko duten. Aurretiaz eman beharko da izena
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak idazketa eta irakurketa tailerra antolatu du. Nerea Alkorta Gandiaga kazetariak eskainiko du tailerra, eta helburu orokorra parte hartzaileak sormen idazketan trebatzea dela azaldu du. Urria eta abendua bitartean eskainiko da tailerra: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean; azaroaren 8, 15, 22 eta 29an; eta abenduaren 13 eta 20an. 16:00etatik 18:00etara batuko dira Erroxaperen egoitzan.Idazketa teknikak lantzeaz gain, sormenaren esparrura hurbilketa ere egingo dutela azaldu du Alkortak. Narrazio teknikak, sormen baliabideak zein sinbolizazio prozedurak landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroaren ardatz nagusia, hortaz, idazketa tailerra dela esan du Alkortak.
Irakurketa eta ulermena ere landuko dituzte, zenbait testu, narrazio lan eta liburu oinarri hartuta. Tailerrean euskarak izango du lehentasuna; hala ere, gaztelaniazko testuren bat ere landuko dute.
Idazketa eta irakurketa tailerrean parte hartu gura dutenek Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan eman beharko dute izena, 18:00etatik 21:00etara; edo 94-605 84 44 telefono zenbakira deituta.