Euskal kantutegia antzezlan bilakatzen denean
'Ez dok hiru' antzezlan musikatua hartuko du bihar Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek euskal musikaren benetako historia kontatuko dute.Umoretsua eta euskaraz. Ikusleak euskal musikaren imajinario kolektiboan mur...
‘Ez dok hiru’ antzezlan musikatua hartuko du bihar Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek euskal musikaren benetako historia kontatuko dute.
Umoretsua eta euskaraz. Ikusleak euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko dituen ikuskizuna Gernika-Lumoko Lizeo antzokira helduko da asteburuan. Patxo Telleriaren testuei jarraituta, Telleria bera eta Mikel Martinez igoko dira taula gainera, euskal kantutegia antzezlan bihurtzeko.Ez dok Hiru eszenatokietara bueltatu da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironikoa, absurdua eta dibertigarria eskaitzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-antzezlegaz partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehitzeko.
Zaharrak eta berriak, antzinaakoak eta gaur egunekoak. Hainbat euskal kantari erreferentzia egingo die ikuskizunak; berrehun baino gehiagori, euskal kantutegiak askoz gehiago biltzen dituen arren. «Kanta kopuru ederra erabili dugu», diote ikuskizunaren egileek. «Baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari».
Musikarekiko maitasuna
Ez dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala dela diote protagonistek: «Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez»; eta azal horren poro bakoitzari gure musikarekiko maitasuna dariola.
Tartean Teatroak ekoitzi duen lana da bihar, 20:30ean, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian antzeztuko dutena. Sarrera 9 euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta 12 euro bazkide ez direnek.