'Zumba' eta xake ikastaroak emango dituzte urrian hasita
AMOROTO // Udalak antolatuta, xake ikastaroa emango dute eguaztenetan, eta Zumba ikastaroa astelehenetan eta eguaztenetan. Bi ikastaroen lehenengo saioak datorren astean egingo dituzte. Urriaren 2an hasiko da zumba ikastaroa. 19:15ean jarri dute ordua...
AMOROTO // Udalak antolatuta, xake ikastaroa emango dute eguaztenetan, eta Zumba ikastaroa astelehenetan eta eguaztenetan. Bi ikastaroen lehenengo saioak datorren astean egingo dituzte. Urriaren 2an hasiko da zumba ikastaroa. 19:15ean jarri dute ordua, Amorotoko frontoian. Xake ikastaroa, ostera, urriaren 4an hasiko da, eta parte hartu nahi dutenek Herriko tabernan izena eman behar dute, zapatua baino lehenago.