Mutrikuko Udalak itsas ondarearen inbentarioa egin nahi du
Herri arrantzalea izanik, Mutrikuko Udalak herrian dagoen itsas ondarearen inbentarioa egin nahi du.Amaia Goenaga Sanchez historian lizentziatu eta doktoreak zuzenduko du egitasmoa. Helburua herriko familietan, udalean edo beste erakunde batzuetan itsa...
Amaia Goenaga Sanchez historian lizentziatu eta doktoreak zuzenduko du egitasmoa. Helburua herriko familietan, udalean edo beste erakunde batzuetan itsasoari loturik egon daitezkeen ondasunak identifikatzea, deskribatzea eta katalogatzea da, Mutrikuk herriak daukan ondarearen berri eduki dezan.
Hori guztiori aurrera eramateko, Mutrikuko Udalak herritarren laguntza eskatu du, eta inbentarioa egiteko baliagarria izan daitekeen objektu, lanabes, argazki edo beste elementuren bat edukiz gero, turismo bulegora joateko edo turismo bulegoarekin kontaktuan jartzeko eskaria egin du. Turismo bulegoarekin harremanetan jartzeko, 943 60 33 78 telefono zenbakira deitu behar da edo turismo@mutriku.net helbide elektronikora idatzi.