Iñaki Garrok jaso du Laspiurren margolana
Urtero egin legez, Artza Pilota Elkarteak Pedro Laspiur artista bermeotarrak egindako margolan bat zozkatu du. Zozketa Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan egin zuten, irailaren 15ean, hain zuzen ere. Aurtengo zozketako zenbaki irabazlea 0233 izan...

Urtero egin legez, Artza Pilota Elkarteak Pedro Laspiur artista bermeotarrak egindako margolan bat zozkatu du. Zozketa Andra Mari eta Santa Eufemia jaien baitan egin zuten, irailaren 15ean, hain zuzen ere. Aurtengo zozketako zenbaki irabazlea 0233 izan da, eta Iñaki Garrok zeukan. Beraz, Garrok herenegun jaso zuen Laspiurren margolana. Juan Karlos Gerra Artza Pilota Elkarteko presidenteak eman zion margolana Garrori.