Euskara ikasteko eta trebatzeko laguntza emango du udalak
EUSKARA // Euskara ikasi, unibertsitatean ikastaroak euskaraz egin zein gidabaimena euskaraz lortu nahi duten horiek diruz lagunduko ditu Gernika-Lumoko Udalak. Batetik, matrikulari dagokion diru laguntza emango du, eta, bestetik, eskoletara bertaratze...
EUSKARA // Euskara ikasi, unibertsitatean ikastaroak euskaraz egin zein gidabaimena euskaraz lortu nahi duten horiek diruz lagunduko ditu Gernika-Lumoko Udalak. Batetik, matrikulari dagokion diru laguntza emango du, eta, bestetik, eskoletara bertaratzeari dagokiona. Lehenengo hori jasotzeko ikastaroa hasi eta hurrengo hilabetean egin beharko da eskaria, eta bigarren motako laguntza jasotzeko, aldiz, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabetean. Laguntzak 16 urtetik gorakoentzat dira.